Jaioberriaren argazki saioa

Amarentzat, aitarentzat, haurraren argazkia
bizi-agiri baten antzekoa da:
argiaren abiaduran hazten da haurra.
Honetan oraindik ez zenuen ikusten
beste honetan hasia zinen zizaka…
Argazkilariak argia geldiarazi eta
haurra laztan dezala agintzen dio:
orduan egiten du bat gurasoen harrotasunak
argazkilariaren hunkidurarekin.