Marinel jantzian heldu zen estudiora
baina ezagun zuen pirata zela.
Eta argazkilariak, zer gerta ere,
keinu egin zion bisoretik begiratzerakoan.
Amak anpliazio bat ere enkargatu zuen,
semea almirantea zuelako:
argazkia ikusita konturatu zen.