Argazkigintza ikastaroak Aiako Harria Parkean

Martxoan zehar, Arditurriko Parketxean, Aiako Harria Natura Parkean, maila ezberdinetara egokitutako hiru argazkilaritza ikastaro eskainiko dira. Ikastaroak maila ezberdinetara egokituko dira, ikastaroen gai nagusia natura izango delarik. Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioarekin elkarlanean, ondorengo ikastaro edo tailerrak eskainiko dira: Argazki kameraren erabilera, Natura argazkigintza eta gaueko argazkigintza.

[…]