Argazkigintza eta irudien edizioaren munduan barneratu nahi duen orori zuzenduriko 30 orduko ikastaro pertsonalizatua.

Ikastaro honen helburua argazkigintzaren oinarrizko ezagutzetatik hasi eta argazkiaren edizioa digitalki bukatu arteko tresna guztiak erabiltzen ikastea da.

Ikasle bakoitzak interes ezberdinak dituenez argazkilaritza ikastaro guztiak partaide bakoitzaren neurrira antolatzen ditugu, honek ikastaroak irauten duen 30 orduak bakoitzak erabiliko dituen argazki teknikak lantzeko erabiltzeko aukera emango dizu.

Neurrira antolaturiko ikastaro pertsonalizatua
ORDUTEGIA
: Malgua
IRAUPENA: 30 ordu
MODALITATEA: Argazkigintza: presentziala, edizioa: presentziala edo online
LEKUA: Argazkigintza: Pasai Donibane, Orereta-Errenteria edo Donostia.

LANDUKO DIREN GAIAK

ARGAZKIGINTZA (15 ordu)
    • Argazki kameraren ezaugarriak
    • Oinarrizko kontzeptuak
    • RAW eta JPG fitxategiak
    • Diafragma eta abiaduraren erabilera
    • Sensorea eta ISO baloreak
    • Argiaren neurketa
    • Fokatze teknikak
    • Kolorea
    • Fotometroa
    • Flasha
    • Objetibo motak
    • Konposizio arauak
    • Histogramaren erabilera
    • Irudi digitalaren neurriak eta erresoluzioa
PHOTOSHOP ETA LIGHTROOM (15 ordu)
    • Programaren konfigurazioa (Photoshop eta Lightroom)
    • Fitxategi motak (RAW, JPG, TIFF…)
    • RAW fitxategien edizioa
    • Kapak
    • Kolorea
    • Fotomuntaia
    • HDR
    • Fokatzea
    • Filtroak
    • Soinua
    • Zuri beltza

Argazkigintza ikastaroa

Informazio gehiago: