Marinel jantzian heldu zen estudiora baina ezagun zuen pirata zela. Eta argazkilariak, zer gerta ere, keinu egin zion bisoretik begiratzerakoan. Amak anpliazio bat ere enkargatu zuen, semea almirantea zuelako: argazkia ikusita konturatu zen.