Smartphone bidezko Argazkigintza Tailer Pertsonalizatua

Ikasi Poltsikoan daramazun kamera menperatzen

1. Modulua: Konfigurazioa eta “Garbiketa” Mentala

Zure mugikorra behar bezala konfiguratzen ikasiko duzu, hasieratik kalitate onena lortzeko.
Horrez gain, begirada fotografikoa landuko dugu: sinplifikatu, behatu eta intentzioz argazkiak egin.

2. Modulua: Ikustearen Artea (Konposizioa)

  • Hirukoen araua: oreka eta harmonia zure irudietan
  • Perspektiba muturrekoak: goitik beherakoak (pikatuak), behetik gorakoak (kontrapikatuak) eta lurra baliabide gisa
  • Ihes-lerroak: ikuslearen begirada gidatzen ikasi
  • Minimalismoa: ulertu zergatik gutxiago gehiago den

 3. Modulua: Argia da zure lehengaia

  • Argia bilatzen ikasi, ez soilik jasotzen
  • Urrezko ordua eta ordu urdina: argi naturala aprobetxatzen
  • Itzalak nahita erabiltzea: dramatismoa sortzeko
  • Barrualdeak eta argi artifiziala: zarata (granulatua) saihesteko trikimailuak

4. Modulua: Erretratu modua eta Makroa

  • Zure mugikorraren lenteei etekinik handiena ateratzea
  • Hitz egiten duten erretratuak: distantzia egokia eta atzeko planoaren kontrola (bokeh)
  • Makro argazkigintza: testurak, loreak eta xehetasun txikiak

 5. Modulua: Edizio Azkarra (Errebelatu Digitala)

  • Ordenagailurik gabe, dena mugikorretik
  • Oinarrizko aplikazioak: Snapseed eta Lightroom Mobile
  • Doikuntza selektiboak: aurpegi bat argitu edo zerua nabarmendu
  • Iragazkiak zentzuz erabiltzea: estilo propioa sortu, argazkia hondatu gabe

 Norentzat: ekipamendu profesionalik gabe bere argazkiak hobetu nahi dituztenentzat


Metodologia: praktikoa, hurbila eta zure mailara egokitua

ORDUTEGIA: Malgua
IRAUPENA: 4 ordu
MODALITATEA: Presentziala
LEKUA: Pasaia, Errenteria edo Donostia