Katiuskak Pasai Donibanen kokaturiko argazki eta bideo taillera da. Bertan argazkigintza, bideogintza eta diseinu ikastaro pertsonalizatuak egiteko aukera eskaintzen dugu.

Haizea, txoriak… Auskalo zer, baina loreak bota barrutik.
Ezusteko topaketa: natura, teknika, ausardia, gustua.
Zaharra berri da bihurtzen, uztartu ezina osagarri izan liteke.
Katiuskak
Argiaren sena. Begien distira hori. Ilusio batetik datorren distira.
Inguruaren ardura. Ingurua gertaleku bezala. Gertakizunak behar duen giroa.
Ulertzeko ahalmena. Argazkiak hartzen duen guztia argitu egin behar duela.
Katiuskak
Argazkiaren errespetuz eta pertsonaren errespetuz.
Ez gara produktu saltzaile, jakintza bat burutzen dugu.
Entzun egiten dugu, aztertu, proposatu, adostu. Egin egiten dugu.