Mila funtzionalitate dituen kamera bat duzu, hamaika ezaugarri, milaka aukera eta merkatuko azkena da. Baina zertarako balio dizu modu automatikoan argazkiak egiten besterik ez badakizu?

Ikasi zure argazki kamera behar bezala erabiltzen 2 orduko argazkigintza tailer pertsonaliztuan. Tailer honetan argiaren sarrera erregulatzen, zurien balantzea egiten, plano onenak aurkitzen eta une perfektua atzematen ikasiko duzu.

Ikastaro pertsonalizatua
ORDUTEGIA: Malgua
IRAUPENA: 2 ordu
MODALITATEA: Aurrez aurrekoa
LEKUA: Pasai Donibane

GAI-ZERRENDA

  • Argazki kameraren atalak
  • Objetibo motak
  • Fotometroa
  • Programa automatikoak
  • Eskuzko programa
  • Abiadura
  • Diafragma
  • ISO sentsibilitatea
  • Argiaren neurketa
  • Fokatze motak
  • Flash-aren erabilera

Argazki kameraren erabilera

Informazio gehiago: