Ikastaro hau bere webgunea egiten ikasi nahi duen edonori zuzenduriko ikastaro pertsonalizatua da. Ikastaroaren helburua partaideak bere webgune propioa diseinuatu, programatu eta interneten ikusgai jartzea da. Ikastaroa bukatutakoan partaidea berak sorturiko webgunea elikatu eta mantentzeko gai izango da.

Ikastaroa guztiz pertsonalizatua da eta norberak bere webgunean behar duen egitura egokiena zein den aztertuko dugu ikastaroa hasi aurretik.

Ikastaro pertsonalizatua
ORDUTEGIA: Pertsonalizatua
IRAUPENA: 30 ordu
MODALITATEA: Aurrez aurre edo online

LANDUKO DIREN GAIAK

  • Zer da WordPress? Zertarako balio du? Nola funtzionatzen du?
  • Zerbitzaria, hosting-a eta datu-basearen konfigurazioa
  • WordPress zerbitzarian instalatzea
  • WordPress-en lan ingurunea
  • WordPress-kin edukiak argitaratzea: sarrerak sortzea, kategoriak, etiketak, web orriak eta loturak
  • WordPress-ko erabiltzaile mota desberdinak.
  • Tresnak
  • Menu pertsonalizatuak
  • Widget-ak
  • Diseinuak
  • Plugin gehigarriak
  • Hizkuntzen konfigurazioa

Informazioa gehiago: